2007-06-25

Ingurumen Batzordeak gurasoei luzatutako gutuna.

ENERGIAREN INGURUAN ADOSTUTAKO KONPROMISOAK
v Energia edo elektrizitatea behar denean bakarrik erabili eta argi natural ahalik eta gehien aprobetxatu.
v Etxeko konponketak eginez gero isolamendua kontuan izan.
v Berogailua piztuta dagoen bitartean leihoak itxita eduki, eta termostatorik ez badauka, bakarrik behar denean piztu.
v Bonbillak erosiz gero kontsumo txikikoak izan daitezela.
v Elektratresna berriak erosiz gero eraginkortasun handikoak izan daitezela (A eraginkortasuna).
v Elektratresnak ez baditugu erabiltzen zeharo itzali,ezkutuko kontsumoa saihesteko

URAREN INGURUAN ADOSTUTAKO KONPROMISOAK
v Bainatu beharrean dutxatu egingo gara eta horretarako beharrezkoa den denbora erabiliko dugu.
v Haginak edo eskuak garbitu bitartean ur-txorrota itxita edukiko dugu.
v Garbigailua martxan jarriko dugu bakarrik beteta dagoenean.
v Komuna ez dugu zakarrontzi bezala erabiliko

Gure konpromisoak betetzen lagunduko diguzuelakoan , agur bero bat.

INGURUMEN BATZORDEA

No hay comentarios: