2010-02-08

Urriak 17, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Mahatma Gandhi
“Behar gabe jaten den guztia txiro uztailei lapurtzen zaie”.

Seneca
“Pobrea ez da gutxi duena, asko nahi duena baizik”.

Calcutako Teresa
“Txirotasun handiena maitasun falta da”.

Publio Siro
“Pobreak gauza asko ditu faltan, zuhurrari dena”.

Bigarren Ingurumen Batzordea

BIGARREN INGURUMEN BATZORDEA
2010-01-25



Etorriak: Aitor Horrillo, Endika Azkargorta, Andoni Luque, Ruben Blanco, Julen Lozano, Ivan Recuero, Aimar Cebrino, Andoni Moto, Ivan Herrero, Alba Etxeandia, Ainhize Barrainkua, Alex Arribas


Gai ordena:

1- Boluntario talde bat sortzea: ikasle asko aurkeztu direnez , talde honetan bakarrik ordezkariek eta ordezkari ordeek parte hartzea erabakitzen da.

2- Aurreko ikasturtean hartutako erabakien berriskustea. Bakoitzak, bere gelan egingo du lan. Horretarako akta liburuak banatzen dira . Tutoretza orduan berrikusiko dira: zakarrontziak(hiru zakarrontzi eta berrerabiltzeko papera), argiak eta ordenadoreak( itzaltzeko kartelak) eta interruptoreak. Horretaz gain, ordezkariek gelako proposamenak jasoko dituzte (lelo berriak edo ideia berriak).


3- Bloga. Ikasleek jasotako informazioa blogean sartuko dute.


4- Aurtengo gaia Ekitatea: ikasleei lan hau bukatu ondoren aurtengo gaiarekin zerikusia izango dituzten jarduerak egingo dituztela jakinarazten zaie.

Lehen Ingurumen Batzordea

LEHEN INGURUMEN BATZORDEA
(2009-11-26)

Etorriak: Aitor Horrillo, Andoni Luque, Aimar Cebrino, Andoni Moto, Mikel Moraleja, Amaiur Bergaretxe, Alba Etxeandia, Ainhize Barrainkua, Unai Zunzunegi, Alex Arribas.

Gai-ordena:

1- Ingurumen Batzordeko partaideen aurkezpena.
2- Idazkariaren aukeraketa(bileraren akta jasotzeko).
3- Ordezkarien funtzioak.
4- Logotipo lehiaketa
5- Udaleko erantzuna.

1.- Ingurumen Batzordeko partaideen aurkezpena.

Ordezkariek Elkar ezagutu. Hauek dira gela bakoitzeko ordezkariak:

• 4.A: Aitor Horrillo
• 4.B: Andoni Luque
• 3.A: Julen Lozano
• 3.B: Uxue Basterrika
• 3.C: Andoni Moto
• 2.A: Mikel Moraleja
• 2.B: Amaiur Bergaretxe
• 1.A: Alba Etxeandia
• 1.B: Unai Zunzunegi
• 1.C: Alex Arribas.

2.- Idazkariaren aukeraketa
Zozketa egin da. Idazkariak hauek dira:
Ainhize Barrainkua
Andoni Moto.

3.- Ordezkarien funtzioa:
Agenda 21-eko Batzordean hartutako erabakiak gelara eraman eta gelako iritziak Batzordean komentatzea da ordezkarien funtzioa.

4.- Logotipo lehiaketa
Lehiaketa antolatuko da plastika edo artisautza orduetan.

5.- Udaleko erantzuna
Aurreko urtean planteatutako proposamenen erantzunak jasotzeko Udal-bilera izango dugu Abenduaren 1ean.

Ekitatea