2008-06-10

Urteko laburpena: kontsumoa.

Eskolari egindako proposamenak

Ingurumen Batzordeak hauxe proposatzen dio ikastetxeko kudeatzaileei:
Zer gertatzen da kontsumo arduratsuarekin ikastetxean?
-Produktu birziklatu gutxi erosten direla
-Erosten diren gauzak Euskal Herrikoak direla
-Papera eta tonerra birziklatzen dira baina sukaldean bakarrik ogia.
-Birziklatzeko materiala edukiontzietara ateratzeko arduraduna dago.
-Gaizki ateratzen diren fotokopiak berrerabiltzen dira
Ikastetxeari zera proposatuko diogu?
-Produktu berziklatu gehiago erostea (tinta, kartutxoak, papera,….)
-Sukaldean plastikoak eta ontziak ere berziklatzea.
-Komunetan sistema bat jarri argiak piztuta ez gelditzeko.
-Zakarrontziak jarri, sarreran, irakasle gelan eta geletan.

Ingurumen Batzordeak 2007/2008

Ikasturte honetan hiru ingurumen Batzorde ospatu dira eta aukera daukazu bakoitzeko esanak ikusteko.

Lehen Ingurumen Batzordea

Bigarren Ingurumen Batzordea

Hirugarren Ingurumen Batzordea

2008-06-05

Ingurumen Batzordeak hartutako konpromezuak:

Konpromisoen atala
Gu geuk hartu ditugun konpromisoak:
-Papera birziklatzea, bolak egin gabe
-Gauzak, bakarrik erosiko ditugu beharrezkoa denean
-Papera bi aldetatik erabiliko dugu.
-Saiatuko gara paper birziklatua erosten
-Plastiko asko dituzten produktuak saiatuko gara ez erosten.
-Erosketak egitera joatean norberaren poltsa eraman.
-Argiak eta ordenadoreak itzali behar ez direnean
-Zaborra sailkatuko dugu
-Erostera joatean berrerabili daitekeen ala ez begiratu eta berrerabili daitezkeenak erosi.
-Saiatuko gara eskolako materialarekiko (papera bereziki) jarrera aldatzen.
-Astero zaborra kontrolatzea, irakaslearen mahaian berrerabiltzeko paperaren kutxa jartzea, bolak ez egitea, klinexak zabor kutxara botatzea.
Eskolak hartu dituen konpromisoak:
Gela guztietan jarrera berdina izatea.
Eskolatik kanpo proposaturiko konpromisoa
Hondakinak murrizteko honelako ekintzak egin ditzakezue:
- Etxeko erosketak egiteko garaian produktu FAMILIARRAK aukeratuz gero, merkeagoa izateaz gain, askoz ere hondakin gutxiago sortuko dugu.
-Erosten dugun guztiak, orokorrean, gehiegizko BILGARRIAK darama. Hauek askotan ez dira beharrezkoak izaten; erakargarritasuna eta GEHIAGO SALTZEA dute helburu.
-Zenbait erosketa egiteko orduan BIGARREN ESKUKO dendetara jotzean gure ingurumena zainduko genuke.
-Kontsumoa geroz eta gehiago AISIAREKIN erlazionatzen da. Kontsumitzeagatik kontsumitzen dugu.
-ERABILI ETA BOTATZEKO produktuak aukerarik okerrenak dira. Behin eta berriro erosi behar dira eta erabili ondoren zabor bihurtzen dira. IRAUPEN LUZEKO artikuluak gurekin izango ditugu luzaro.
-Erosketara joan aurretik behar dugunarekin ZERRENDA eginez gero, eskaintza tentagarriak saihestu eta benetan behar duguna erosiko dugu. Eta erositakoa etxera eramateko etxetik POLTSA eramanda, plastikozko poltsen gehiegizko erabilera murriztuko genuke.

2008-05-29

2008-05-25

Herriko egoitzen azterketa

Ikastetxeaz gain herriko eraikuntza publikoetan energiaren erabilera eta erabilera ohiturak aztertu ditugu: kiroletxean, udaletxean eta kultur etxean.
Beste batzuk udalaren energia erabilera landu dute.

2008-05-09

Aurtengo logotipo irabazlea


Maialen Salidok, 2.DBHko ikasleak egindako logotipoa izan da hautatua. Horregatik gaur saria jasotzea egokitu zaio.
Zorionak Maialen!!

2008-04-24

KURTZEBARRI BHIko AZTARNA EKOLOGIKOA




LOGOTIPO LEHIAKETA


LOGOTIPO LEHIAKETA

Gela bakoitzean irudurik egokienak aukeratu behar dira. Ikasleek eurek aukeratu behar dituzte irudirik onena. Horretarako bozketa bat egin daiteke (irudiak gelako hormaren batean egon daitezke ikusgai eta kutxatxo batean ikasle bakoitzak baere botoa eman dezake. Boto gehien lortzen dituzten irudiak aukeratuko dira. Gelako bi edo hiru irudi izango dira.
Gela guztietako irudi bozkatuenak ikastetxeko “txoko berdean” erakusgai jarri. Ondoren astean zehar (astelehenetik ostirala arte) kutxaxtxo batean nahi dutenek botoa eman dezakete.
Bozkatuena hurrengo ikasturteko logotipoa izango da.



LEMA EDO LELO BATEN AUKERATKETA

Lema aukeraketa ere izan daiteke. Lema marrazkiari lotuta joan daiteke ere.
Irabazlea: Maialen Salido

2008-04-10

Zuhaitz eguna

Aretxabaletako udalaren laguntzaz 100 zuhaitz landatzeko aukera izan genuen beste ikastetxe batzukoekin batera. Udal teknikariek azalpen interesgarriak eman zituzten : landareen izenak, behar dituzten zaintzak, herritarron ardurak...
BubbleShare: Share photos - Powered by BubbleShare

Bideo interesgarrien zerrenda

Link honetan makina bat erreportai ikusteko aukera daukazu.

2008-02-10

Kontsumo ohiturak ikastetxean

Taula honek gure kontsumo ohiturak erakusten ditu.