2008-06-05

Ingurumen Batzordeak hartutako konpromezuak:

Konpromisoen atala
Gu geuk hartu ditugun konpromisoak:
-Papera birziklatzea, bolak egin gabe
-Gauzak, bakarrik erosiko ditugu beharrezkoa denean
-Papera bi aldetatik erabiliko dugu.
-Saiatuko gara paper birziklatua erosten
-Plastiko asko dituzten produktuak saiatuko gara ez erosten.
-Erosketak egitera joatean norberaren poltsa eraman.
-Argiak eta ordenadoreak itzali behar ez direnean
-Zaborra sailkatuko dugu
-Erostera joatean berrerabili daitekeen ala ez begiratu eta berrerabili daitezkeenak erosi.
-Saiatuko gara eskolako materialarekiko (papera bereziki) jarrera aldatzen.
-Astero zaborra kontrolatzea, irakaslearen mahaian berrerabiltzeko paperaren kutxa jartzea, bolak ez egitea, klinexak zabor kutxara botatzea.
Eskolak hartu dituen konpromisoak:
Gela guztietan jarrera berdina izatea.
Eskolatik kanpo proposaturiko konpromisoa
Hondakinak murrizteko honelako ekintzak egin ditzakezue:
- Etxeko erosketak egiteko garaian produktu FAMILIARRAK aukeratuz gero, merkeagoa izateaz gain, askoz ere hondakin gutxiago sortuko dugu.
-Erosten dugun guztiak, orokorrean, gehiegizko BILGARRIAK darama. Hauek askotan ez dira beharrezkoak izaten; erakargarritasuna eta GEHIAGO SALTZEA dute helburu.
-Zenbait erosketa egiteko orduan BIGARREN ESKUKO dendetara jotzean gure ingurumena zainduko genuke.
-Kontsumoa geroz eta gehiago AISIAREKIN erlazionatzen da. Kontsumitzeagatik kontsumitzen dugu.
-ERABILI ETA BOTATZEKO produktuak aukerarik okerrenak dira. Behin eta berriro erosi behar dira eta erabili ondoren zabor bihurtzen dira. IRAUPEN LUZEKO artikuluak gurekin izango ditugu luzaro.
-Erosketara joan aurretik behar dugunarekin ZERRENDA eginez gero, eskaintza tentagarriak saihestu eta benetan behar duguna erosiko dugu. Eta erositakoa etxera eramateko etxetik POLTSA eramanda, plastikozko poltsen gehiegizko erabilera murriztuko genuke.